«Batez ere digestio arazoak nituen, baina ondorioz nekea eta indar falta sumatzen nituen.
Egia esan bizitza kalitate hobea nahi nuen.
Kinesologiaren bitartez, batez ere zein bitamina behar nituen aztertu genuen eta zein elikagaik kalte egiten zidaten aztertu(nere kasuan esnea, garia…). Bestetik, alderdi fisikoa ere masajeen bitartez eta alde emozionala ere landu genuen, energia eta ariketa zenbaiten bitartez.
Hobekuntza nabaria sumatu nuen Alayaren eskuetan jarrita eta batez ere konfidantza handia nuen bere lanean, ikusten edo nabaritzen baita oso sendatzaile ona dela.
Intersgarria izan zertan egin behar nituen aldaketak nire bizitzan jabetzea edo ikusten hastea, eta zentzu honetan oso gustora egon izan naiz bere terapietan, batez ere arazoei sustraietara joz irtenbidea ematen diolako, gaixotasunen edo ondoezen azalean geratu gabe.»