«Azalean arazoak nituen. Aurpegian gehien bat baina bizkarrean ere azala urraturik nuen. Azalean nuen arazoaren iturria zein zen jakin nahi nuen, beti entzun izan dudalako azalak alderdi emozionala islatzen zuela… Bestetik nire osasun egoera orokorraren berri eduki nahi nuen.
Gorputza kinesologiaren bidez testatu izan dit, beharra non zegoen jakiteko, hau da, laguntza gorputzeko zein organok behar zuen jakiteko. Behin organoa identifikatuta profesionalak interpretazioa egiten zuen.
Jaki ezberdinak ere testatu izan dizkit jakiteko ea kalte egiten zidaten. Pranoterapia saioak ere jaso ditut. Saioetan oso gustura egon naiz, konfidantza osoa dudalako profesionalean. Saioen ondoren ere hobekuntzak nabaritu ditut harek jarritako tratamendua jarraitu ondoren. Pranoterapia sesioen ondoren barne lasaitasun handia sentitu izan dut.
Tramenduaren onuratako bat da min fisikoekin batera alderdi emozionala ere lantzen duzula.
Beraz, alderdi emozionala landuta fisikoa dena konpontzea ere intersgarria iruditzen zait, garenaren jabe izateko.»